XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haur entzumen gutxitu sakonak lorpen honetan atzerapen bat dakar, ezin baitu ez hiztegia ez arauak bereganatu, imitazio bidez hezkuntza bideari ekitean hizketan ikasten hasiko da.

Une honetaratzean, lorpena askozaz geldiroago eta nekezago egingo du lorpena, bere hizkuntzaratzea ez delako berezkoa.

Hartaz, ikusten dugu nola haur gor sakonak hizkuntzaren lorpen, egituratze eta ahozkatzean atzerapen bat dakarren, eta horregatik oso garaiztik entrenamendu intentsibu batetan jarri behar dela eta hizkuntz zirikatze inguru aberats batetan egon behar duela.

Gizartearen aldetik, gorrerak bakardadea dakar.

Alde batetik berezko komunikabiderik gabe aurkitzen da gorra, hau da, gizarteratzeko egokierarik gabe.

Bestetik, gizartearekiko harremanak ezartzen dituzten usadioak gaizki bereganatzen ditu.

Jokaera arau batzuk ulertzeko zailtasun bat dago eta balio moralen onarketa sinplista bat.

Lorpen guzti hauek batek ere bere esperientzia konkretutik abiatuz egiten ditu entzumen gutxituko haurrak, biderik oinarrizkoena hizkuntza baita bere ñabardura, inflexio eta ahots doinu aberastasun guztiekin, hauek askotan jaso ezin ditzakeen hitzek baino gehiego esaten baitiote.

Bakardade mota honekin batera gutxitua izateak, gutxiengokoa izateak berekin dakarren bereizketa mota bat sartzen da.

Hizkuntzaren txirotasunetik datorren komunikazio eragozpenak eta gizartearen baitan jasan behar duen baztertzeak geratzen oso zaila den gurpil loka batetara garamatza.

Alde batetik gizartean, han garatzen baita hizkuntza baina bestetik bere hizketa hutsak ingurutik baztertzen du.

Hezitzaile bezala, geure gain hartu behar dugun zeregin nagusienetako bat haur gorra bere inguru naturalean gara dadila lortzea da.

Adimen mailan, esan daiteke ez dagoela kausa eta ondorio loturarik gorrera eta adimen ahuleziaren artean.

Berez ez dago adimen alderik entzumendun haurrekin gonbaratuz, baina garbi utzi behar da gatazka maila garatu beharrezko zeregin motaren heinekoa dela, hizkuntzaren nagusigoa eskatzen duten lanetan ondorioak urriagoak izango direla garbi baitago.

Azalpen honetatik ateratzen da hizkuntzaren lorpen eta egituratzearena eta haren ondoriozko aberastasuna suspertzeko premia larria adimen aldetik garapen normala bideratzeko.